Astekaria


Lehenengo astea


            Urte pare batzuetatik ona gero eta garrantzi gehiago izan dute IKTak, aldaketa hau globalizaziorako aldaketaren hasiera izan da. Aldaketa hau inbertsio garrantzitsuekin hasi da eta ikastetxe guztiak aparatu teknologiko ezberdinekin bete dituzte: ordenagailuak, arbel elektronikoak, kanioiak...Ikastola askotan nahiz eta prestakuntzarik gabeko irakasleak egon, umeak, irakasleak baino jakintza gehiago dute kontu hauen inguruan, egoera hau gertatu da ume hauek jaio direnetik ordenagailuarekin bizi izan direlako eta haien trebetasuna teknologiako alde ezberdinak nahiko ezanguratsua da. Hau dena ikasgai honi garrantzi handia ematen dio, arazo nagusiena ikastoletan dagoen formakuntza falta ekiditzeko eta IKTen bidez beste baliabide batzuekin batera. Hasteko IKT ikasgaian egindako lehenengo ikaskuntza saioaren laburpena egingo dizuet!Lehenengo astean ordenagailuak osatzen dituzten elementuak ikusi genituen eta hauekin batera haien elementu ezberdinak, hona hemen ikasitakoa:

Software: Ordenagailu-sistema jakin batean erabil daitezkeen programa guztiei erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa. Hardwareari kontrajartzen zaio.

Hardware: Ordenagailu baten elementu fisikoak (ukito ahal diren elementuak). Hardware gabe ezin software.

Memoria: Bi memoria mota RAM eta ROM memoria. RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin. ROM memoria aldiz, materialak gordetzeko balio duena da. Honi disko gogorra ere deitzen zaio. Hau amaitu ezkero, gauzak memoria eramangarrietan soilik gorde ahal izango ditugu.

Programa ireki edo librea:  Programa libre eta irekiaren artean ezberdintasun nabariak daude, ez dute esanahi berdina. Programa librea, dohainik den programa dela adierazten du. Aldiz, programa irekia, programa hau ez dohakoa beti baina programaren barruan aldaketak egin ahal ditugula esan nahi du.

Fitxategi ezberdinak: Gordetzen ditugun fitxategi ezberdinak (grabaketak, irudiak, musika...), hauek fitxategi ezberdinetan gordetzen ditugu programaren arabera. Honetan fitxategi ezberinak daude:
  1. Testuak: doc. (word progamak erabiltzen duena) eta odt. (open office)
  2. Soinuak: wave. Midi. Wm. Mp3.
  3. Irudiak: Gif. Jpeg. Png. Mb. (mapa bits)
  4. Bideoak: avi. Mpeg. Divx. Mov. Wmv.
  5. Beste batzuk: pdf (memoria gutxiago okupatzen du baina ezin behin pdf-ra pasata ezin da dokumentua eraldatu)
Bigarren astea 

Bigarren aste honetan, blogaren inguruko hainbat gauza ezberdin ikasi ditugu. Alde batetik blogaren diseinua aldatzea, gadgetak sartzea eta elementu interesgarri batzuk gehitzea ikasi dugu. Beste alde batetik bloga apainfuagoa jartzeko bideoak, argazkiak eta animazioak sartzera ikasi dugu. Honako hauek izan dira ikasitako hainbat:

Diseinua: bloggen munduan oso blog ezberdin agertzen dira, ezberdintasun hau izaten da, gehienetan, idatzita dagoena baina ezberdintasun handiak daude bloggen diseinuan. Diseinua guk nahi dugun modukoa izan daiteke, hau da, guek erabaki dezakegu fondoan agertzen den argazkia, markoak, gadgets-ak... honetaz aparte blogger orrialdea diseinu batzuk osatutak eskaintzen ditu, hau oso erabilgarria izan daiteke garrantzi gehiago, edo gustia, eman nahi badiozu idatzitakoari.


Etiketak: etiketen erabilpena oso baliogarritsua da, batez ere informazio asko duten blogetan. Etikatak informazio sailkatzeko balio dute eta sarrerak murrizteko aukera ematen dute.
Bideoak eta argazkiak: Bideoak eta argazkiak idatzitakoarekin bat etorri behar dira eta gehienetan gehigarri moduan agertzen dira, informazioarentzat. Hauek informazio beste era batetan ikusteko eta entzuteko erabiltzen dira eta bloggetan horrelakoak eskegitzea oso erraza izaten ohi da.


Orrialdeak: Orrialdeak informazio banatzeko balio dute. Blogg honetan bi orrialde ezberdin aurkituko ditugu. Lehenengo orrialdea astekariaren orrialdea izango litzateke eta hemen astero zer egiten dugun eta azalpenak agertzen dira eta beste alde batetik bizitza musikala orrialdea aurkitu dezakegu bertan, blogaren mamia dago eta beste informazio ezberdin bat agertzen da. Baina, hartzen ditugun argazki eta bideo guztien linka agertu behar da gure blogean arazorik ez izateko eta argi geratzeko guk ez dugula egin, beste pertsona baten lana dela baizik.


Hau esanda, kontuz izan behar dugu hartzen dugunarekin, dena ez duelako hartzeko baimena eta baimen ezberdin batzuk agertzen dira. Hau gure bloguean zehazteko hurrengo orrialdera joan behar gara.


Bertan zehaztu behar dugu gure blogak izango duen pribatitazuna eta nola izatea nahi dugun. Hau egin ondoren gure bloggean eskegiko dugu mundu guztio ikusteko eta jakiteko gure bloga duen araudia. 
   http://es.creativecommons.org/blog/licencias/

Hirugarren astea

Aste honetan bloga alde batera utzi dugu eta ikasgaiko proiektuarekin hasi gara.
Proiektu hau hasteko taldeak osatu ditugu eta talde honen talde fitxa osatu dugu. Hau egin ondoren lehenengo akta osatu dugu lanerako.


Laugarren astea

Aste honetan hasitako proiektuarekin garraitu dugu. Proiektu hau nahiko lan handia behar du oso atal ezberdinak dituelako eta herraminta ezberdinekin lan egitera behartzen gaituelako.

Aste honetan zehazki egin duguna honako hau izan da; gaitasun digitalari buruzko hainbat testu irakurri ditugu, horri buruzko eskema digitala sortu dugu eta azaldu dugu klasean. 
Lan hau, modulu lana bezala, site baten bidez egin beharko dugu eta hau errazagoa egin zaigu talde berdina garelako eta beste site bat zabalik dugulako modulo lanerako.

Site honetan orrialde ezberdin zabaldu behar izan genituen, lanak behar zituenak beste, eta hauetan joango gara eskegitzen egindako lana.

Bostgarren astea

Aste honetan proiektuari ekin diogu. Aurreko asteetan esan dudan moduan lan potoloa da eta ordu asko behar ditu. Proiektuaz aparte interneten bidezko beste herraminta bat erabiltzen ikasi dugu. Herraminta berri hau delicious du izena eta linkak gordetzeko balio du bere osotazunean.

Hau interneten dagoen herraminta praktikoa da. Bertan beharreko linkak gordetzen direlako eta dohako den gauza bat da.

Seigarren astea
Aste honetan proiektuaren atal gatazkatsuena egiten hasi gara. Atal hau zailena egin zaigu taldean iritzi ezberdin asko daudelako ordenagailuen erabilerari buruz haur hezkuntzan. Taldekide batzuk alde daude eta beste batzuk kontra. Ez dago erdikorik, baina dena kontutan hartuta hausnarketa potolo bat osatu dugu eta gura arazoari konponbidea emango diogula uste dut.

Azkenean jarduera batzuk eta programa zehatz batzuk erabiltzea erabaki dugu, umeentzako oso interesgarriak iruditu zaizkiguna eta horiekin lan egitea erabaki dugu.

Aueratutako programak ez nituen ezagutzen eta oso interesgarriak diren programak iruditu zaizkit. hauekin umeak ordenagailua era egokian erabili dezakete eta bere erabilpena haur hezkuntzan erabat egokia ikusten dudal pentsatzen hasi nahiz.

Zazpigarren astea

Kaixo!! gauklaseko azken astea da, beraz, astekariaren azken sarrera. 

Aste honetan proiektua bukatu egin dugu. Gure arazoari ebazpena eman diogu eta lortutako emaitza ebaluatu egin dugu. 

Honekin batera gure proiektuaren aurkezpena egin dugu klasearen aurrrean eta gure site azaldu dugu. 

Honen bidez klase praktikoei bukaera eman diogu eta hemendik aurrera blogean lan egitea tokatzen zaigu.!! 


Mila esker irakurtzeagatik eta hurregorarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario